| 110. zenbakia | Data 2004-06-11 | 11283 orria |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Ekainaren 1eko 52/2004 FORU DEKRETUA, Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuaren Enplegu Programak arautzen dituzten oinarriak onartzen dituena.
Lan eskaintza areagotzeko eta talde ezberdinak lan munduan
txertatzeko Enplegu Politika Aktiboak diseinatu eta gauzatzeak enplegu arloan
eskudun diren erakunde guztien lankidetza eta partehartzea eskatzen du.
Bide horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Giza Eskubideetarako,
Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuaren bidez, orain arte aurrera eraman
diren esperientziak, batetik, eta Enplegu Estrategia Europarraren ebaluazioaren
emaitzak, bestetik, oinarritzat hartuz, enplegu politika aktiboak bultzatu nahi
ditu, landunen tasa igo, enpleguaren kalitatea hobetu eta lan integratzailearen
merkatua bultza dadin, gizartean dauden desberdintasunak murriztuz.
Bestalde, ezin dugu ahaztu bizitza profesionala geroago eta
korapilatsuagoa dela lan eskemek era irregularragoak hartuz doazen heinean, eta
beharrezko dela trantsizio batzuk aurreikustea, adibidez, lan batetik bestera
pasatzea, lan egoera batetik beste batera, lan denboratik prestakuntza
aldirakoa, karrera eten edo familia zaindu beharreko aldikoa. Aldaketari aurrea
hartzea, egokitzea eta bultzatzea funtsezko alderdiak dira produktibitatea eta
lehiakortasuna hobetzeko eta, era berean, laneko bizitza luzatu eta gizarte
bazterketari aurrea hartzeko.
Inbertsioaren ideia bera ere aldatzen ari denez, giza kapitalak funtsezko zeregina bete behar izaten du hazkundearen, enpleguaren eta gizarte kohesioaren alde. Heziketa eta prestakuntza geroago eta gehiago erabiltzen dira lan merkatuaren bitarteko aktibo eta prebentibo gisa, lana lortzeko, egokitzeko eta lehiakorrago izateko. Lan merkatua kongestionatuta eta kualifikatutako langile nahikorik ez egoteak bizitza osoan zehar gaitasunak hobetu beharrak duen garrantzia azpimarratzen du.
Horrek guztiak esan nahi du Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuak bere helburuen artean ondoko hauek edukitzea: Bakoitzaren beharretara egokitutako neurri prebentiboak hartzea, pertsonei eskaintza egokia, une egokian, aurkeztuz, ondoko lanerako printzipioak oinarritzat hartuz:
—Lan merkatuan dauden talde behartsuen aldeko ekintza positiboen politika bere egitea: Emakumezko, lehen lanaren bila dabiltzan gazte, iraupen luzeko langabezian dauden 40 urte baino zaharrago, ezindu eta talde behartsuenen aldeko ekintzak.
—Europako Batasuneko jarraibideak bere egitea (enplegurako europar estrategia).
—Prestakuntza eta enplegu kontzeptuen arteko integrazioa.
—Erantzun integralen beharra, erantzun estrukturalak sustatzeko gai izango direnak, hau da, heziketa eta prestakuntza sistemei zuzendatutakoak.
—Berrikuntza, helburuetan, ekintzen diseinuan eta gauzatu
beharreko lan metodologietan, eta esperimentazioa ideiatu eta aurrera eraman
beharreko ideien oinarri gisa.
—Erakundeen arteko koordinazioa, nagusiki Eusko Jaurlaritzarekin, eta bereziki Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarekin, EAE barruko politika eta ekimen ezberdinak elkarren osagarri izateko aukera egon dadin.
—Partaidetza, ekintzak aurrera eramaterakoan erakunde sustatzaileei benetako protagonismoa emanez.
—Babesa, batik bat eremu pribatu eta sozialarena, ekintzak aurrera eramaterakoan konpromiso maila handiagoak lortzearren, eta eragin handiagoa gizartean, proposatutako helburuei dagokienez.
—Aukera berdintasuna.
Gaur egun, Gipuzkoan daukagun langabezia motak eskatzen digu berrikuntzak sartzea gure jardunetan, ahalik eta bitartekorik gehienak integra daitezen. Kasu horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, oraintsu egin den erakunde arteko esperientzia positibotzat hartu ondoren, «lan munduan sartzeko txekea» kontzeptuaren alde jokatu nahi du. Hori tresna bat da, herri erakundeek koordinatu, jarraipena egin eta ebaluatzeko, kalitatean oinarritutako zerbitzuen eskaintza indartzeko, aukera berdintasunaren ikusmoldetik lortzeko eta lan munduan eta lanbidean sartzeko prozesuan pertsonen protagonismoa areagotzeko balioko duena.
Horregatik guztiarengatik, Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, Diputatuen Kontseiluak gaurko bileran eztabaidatu ondoren,
XEDATZEN DUT
1. artikulua.Helburua.
1.1.Foru dekretu honen helburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuaren enplegu programak arautzeko oinarriak onartzea da.
1.2.Europako estrategiaren ardatzak erreferentzia gisa hartuz, aurrera eraman behar diren lan ildoak ondoko hauek dira:
—Lan munduan eta lanbidean sartzea: Gaitasun profesionala eman eta lanbidean sartzea lortu nahi duen programa. Horretarako, lan informazio eta orientazioko bitarteko pertsonalizatuak daude, emakumeen eta lehen lanaren bila dabiltzan gazteen eta iraupen luzeko langabezian dauden 40 urte baino gehiagokoen lan prestakuntza eta praktikak.
—Ikasteko gogoa garatzea: Enpresa proiektuak (ekimen handiko
gazte eta emakumeenak) aurrera ateratzen lagundu bahi duen programa, landa
eremuan eta tele-prestakuntzan.
—Lan merkatu integratzailea neurri berritzaileekin bultzatzea, talderik behartsuenak gizartetik baztertuta egoteko arriskuaren kontra borrokatzeko.
2. artikulua.Deialdia.
2.1.Enplegu programako diru laguntzak urtero emango dira
deialdi irekiaren bidez eta bertan finkatuko da programarako baimendutako
gastua.
2.2.Oinarri arautzaile hauetako I. eranskinean zehazten da 2004 ekitaldiko deialdi irekia.
3. artikulua.Onuradunak.
3.1.Foru dekretu honetan ezarritako laguntzen onuradun izan
daitezke langabezian eta ondoko kolektiboetakoren batean sartuta dauden
pertsonak:
a)Lehen lanaren bila dabiltzan gazteak.
b)Emakumeak.
c)Iraupen luzeko langabezian dauden 40 urtez gorako pertsonak.
d)Ezintasunen bat duten pertsonak.
e)Gizartetik baztertuta geratzeko arrisku agerian dauden pertsonak.
3.2.Foru dekretu hau kudeatzeko, dekretuko dirulaguntzak
jasotzeko entitate onuradun gisa hartuko dira:
a)Batxilergoa eta heziketa zikloak ematen dituzten Bigarren Irakaskuntzako ikastetxeak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emandako herri funtsekin finantzatuta daudenak.
b)Prestakuntza zentroen elkarteak edo taldeak eta/edo eskola erkidegoak, goiko paragrafoan aipatutako erakundeen interesak ordezkatzen dituztenak.
c)Enpresa eta/edo enpresaburuen elkarteak eta lan munduan sartze arloan esperientzia egiaztatua duten beste gizarte elkarteak.
3.3.Gipuzkoan kokatuta egon behar dute 3.2 artikuluak aipatzen dituen entitateak eta, era berean, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak betetzen dituztela justifikatu behar dute kasuan kasuko dirulaguntzak ordaindu aurretik; horretarako, eskaera aurkezteak esan nahi du berariazko baimena eman behar dela Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuak, hala izanez gero, egiaztapen egokiak egiteko.
4. artikulua.Aurrekontua.
4.1.Foru dekretu honetan aurreikusitako enplegu programak Giza
Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuko «Gizarteratze eta
Enplegu» aurrekontu programatik hartutako funtsen bidez finantzatuko dira.
4.2.Baldin eta dekretu honetan aurreikusitako jarduketak eGIPUZKOA 2005 programaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzaketa gehigarria jasoko lukeen erakundeen arteko jarduketaren batean sartuko balira, finantzaketa hori dagokien aurrekontu sailetara bideratuko litzateke.
5. artikulua.Laguntza motak.
Emango diren laguntzek ondoren aipatzen diren proiektuak osorik edo zati batean finantzatzeko helburua izango dute:
a)Emakumeak, iraupen luzeko langabezian dauden pertsonak, lehen
lanaren bila dabiltzan gazteak eta talde behartsuak lan munduan sartzeko
programak eta laguntza neurriak, bai prestakuntza eta lanbide gaitasun osoko
ekintzen bidez, bai lan esperientzia sustatzen duten ekintzen bidez.
b)Gazteak eta emakumeak lehen sektoreko lanetarako prestatzeko
programak, prestakuntza espezifiko baten bidez enpresak sortzeko gaitasun
handiko pertsonak kontzientziatu, sentsibilizatu eta bultzatuz.
c)«Ikasketa kontu birtuala» esperimentatzeko ekintzak,
prestakuntza eta gizarteratzea sustatzeko bide gisa.
6. artikulua.Proiektuak hautatzeko irizpideak.
6.1.Proiektuak hautatzeko, irizpide orokor hauek erabiliko dira:
1.Entitate sustatzailearen esperientzia eta prestigioa. 50 puntu gehienez.
2.Ekintzen izaera berritzailea. 50 puntu gehienez.
3.Proposatutako helburuen eta garatu beharreko metodologia eta bitartekoen arteko koherentzia eta neurri egokia. 50 puntu gehienez.
4.Onuradunen kopurua. 50 puntu gehienez.
5.Aurkeztutako jarduketaren garapenak finantza bideragarritasuna edukitzea. 50 puntu gehienez.
6.Emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna
bultzatzearen aldeko ekintzak sartzea. 50 puntu gehienez.
6.2.Proiektuak hautatzeko, berariazko irizpide hauek erabiliko dira, proiektu bakoitzaren arabera:
5.a artikuluan aurreikusitako ekintzetan:
1.Onuradunaren langabezia denbora. 50 puntu gehienez.
2.Onuradunak lan munduan sartzeko dituen zailtasunak. 50 puntu gehienez.
3.Onuradunak lan munduan sartzeko duen jarrera aktiboa. 50 puntu gehienez.
4.Gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasun arloan, diskriminazio positiboa egitea. 50 puntu gehienez.
5.Programazioaren kofinantzazio maila. 50 puntu gehienez.
5.b artikuluan aurreikusitako ekintzetan:
1.Kofinantzazio maila. 50 puntu gehienez.
2.Ahalik eta gizarte agente gehien bilduko duen dinamika bateratua edukitzea. 50 puntu gehienez.
3.Onuradunak lan bizitzari begira gertu egotea. 50 puntu gehienez.
7. artikulua.Eskabideen aurkezpena.
7.1.Ahal den neurrian Internet bidez aurkeztu behar dira
agiriak, Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuak
duen informatikako programako web orriaren bitartez (www.gipuzkoa.net/egokilan).
Era berean, foru dekretu honetako 3.2. artikuluan aipatutako laguntzak eskatzen
dituzten entitateek Europako Erkidegoko agintariek eskatutako informazioa aldez
aurretik erabakiko den formatuan eman behar dute.
7.2.Aurreko paragrafoan ezarritakoa horrela bada ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbide Erkidearenak, 38.4 artikuluan aurreikusitako moduren batean ere aurkez daitezke eskaerak.
7.3.Aurkeztutako proiektuei buruzko ebaluazioa eta ebazpena
ondo egiteko behar duen hainbat argibide eskatu ahal izango die Giza
Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuak eskatzaileei.
Argibide horiek ez badira aurkezten 10 lanegunen barruan, ezetsitzat joko da
eskaera, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide
Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 42.1 artikuluan aurreikusitako eran
ebazpena eman ondoren.
8. artikulua.Proiektuen justifikazioa.
Diruz lagundutako proiektuak urteroko deialdian adierazitako epean justifikatu behar dira, eta handik aurrera, emandako diru laguntzaren aurrekontu izendapena kontabilitatetik kendu ahal izango da.
9. artikulua.Balorazioko eta segimenduko batzordea.
Diru laguntzak emateko norgehiagokako lehiaketa izango da sistema. Horretarako, batzorde bat eratuko da, Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuko diputatuak berariaz izendatutako lehendakaria, idazkaria eta bi kide izango dituena eta batzorde hark aztertuko ditu aurkeztutako eskaerak. Batzordeari ondoko eginkizunak dagozkio:
a)Eskaerak 3. artikuluan onuradunen inguruan adierazitakoari egokitzen zaizkiola aztertzea.
b)Aurkezten diren proiektuak aztertzea eta baloratzea.
c)Proposamenak gora helaraztea.
d)Proiektuen segimendua egitea.
e)Dirulaguntzak ordaintzeko erari buruzko proposamena egitea.
10. artikulua.Ebazpena.
10.1.Dekretu honen berariazko eremuan, diru laguntzak Giza
Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko diputatuaren foru aginduaren
bidez eman edo, kasua bada, ukatuko dira, aurreko artikuluan adierazitako
batzordeak proposatuta.
10.2.Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauei eta Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan ezarritako ondorioetarako, prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik kontatuta. Behin epe hori igaro denean, ez bada berariazko ebazpena eman eta jakinarazi, eskaera ezetsitzat hartu behar da administrazio isiltasunagatik, aipatutako Legearen 44.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
11. artikulua.Diru laguntzen ordainketa.
11.1.Oro har, diru laguntzen %50 proiektua hasten denean, behar
bezala egiaztatu ondoren, eta Ogasun eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketetan
egunean egotearen ziurtagiri eguneratuak aurkeztean ordainduko da. Gainerakoa
proiektuak bukatzean ordainduko da eta egiaztatzeko lanen deskargu tekniko eta
ekonomikoa, ordainagiriak, egindako ordainketen banku zurigarriak, halakorik
balego, eta zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean egotea
egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztuko dira.
11.2.Prestakuntza eta/edo praktika aldiak konbinatzen dituzten ekimen barruan, egiten direnean lan munduan sartzeko ekintzak, prestakuntzaren gastuen ordainketa, oro har, gastuak egiaztatu eta praktiken hitzarmena sinatzen denean egingo da. Praktiken kontzeptuari dagokion gastua, berriz, horiek amaitu ondoren egingo da.
11.3.Nahikoa arrazoi dagoen kasuetan diru laguntza osoa eman
ahal izango da proiektu edo jarduketa gauzatu aurretik. Ordainketa aurreratua
eskatuz gero, proiektuaren hasiera behar bezala egiaztatu behar da, eta Foru
Aldundiaren iritziz nahikoa izango den banku abala aurkeztu, aurreratutako diru
laguntzaren zenbatekoari eta aurrerakina ematen denetik proiektua bukatu
bitarteko berandutze interesei dagokiena. Berandutze interesa Gipuzkoako
Aurrekontuen Foru Arauetan aurreikusitakoa izango da.
11.4.Abala kitatzeko, laguntza hartutako proiektuaren amaiera
egiaztatu behar da. Horretarako, behin betiko fakturak eta dagozkien
ordainketak, proiektuaren kopia, eta zerga gaietako eta Gizarte Segurantzarekiko
betebeharrak bete izana erakusten duten ziurtagiri berriak bidali behar dira
Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentura.
12. artikulua.Kontrola.
12.1.Diru laguntzaren onuradunak behartuta daude eskatzen
zaizkien dokumentuak esandako epean erakustera eta laguntza hartu duen jarduketa
zuzen gauzatuko dela bermatzeko egiaztapenak egiteko erraztasunak ematera.
12.2.Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko
Departamentuak ahalmena du emandako diru laguntzak behar bezala erabiltzen
direla eta foru dekretu honetan ezarritako gainerako baldintzak ere betetzen
direla egiaztatzeko egoki deritzon jarduketak egiteko.
12.3.Foru dekretu honetan eta gainerako araudi aplikagarrietan
ezarritako edozein betebehar ez badu betetzen, onuradunak diru laguntza hartzeko
eskubidea galdu duela deklaratuko da, eta hartutako dirua itzuli egin behar du,
zuzenbide publikoko diru sarrera gisa. Gainera, legezko erantzukizunak eskatu
ahal izango zaizkio.
12.4.Foru dekretu honetan aurreikusitako laguntzak bateragarriak izango dira beste laguntza batzuekin, baldin eta bien baturak ez badu lagundutako proiektuaren benetako kostua gainditzen. Onuradunek horren inguruko aitorpena egin behar dute eskaerarekin batera eta ordainketak egiten hasi aurretik; eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentua gai horren inguruan jakinaren gainean edukitzeko konpromisoa hartuko dute. Halaber, proiektuaren kostuaren gainetik jasotako zenbatekoak itzuli egin behar dituzte, eta zuzenbide publikoko sarreratzat hartuko dira.
12.5.Diru laguntzak itzuli behar izanez gero, honako foru agindu hau hartuko da jarraibidetzat: Ogasun eta Finantzetako foru diputatuaren 1994ko maiatzaren l9ko 327/1994 Foru Agindua, subentzioak eta laguntzak emateko prozedurari aplikagarri zaion erregimen orokorra arautzeari buruzko 1993ko apirilaren 6ko 27/1993 Foru Dekretua garatzen duena.
13. artikulua.Ebaluazioa.
Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko
Departamentuak, ebaluaketa kudeaketa bitartekotzat jotzen den neurrian
(eraginkortasuna eta eragingarritasuna hobetzea), ebaluaketako sistema orokorrak
ezarriko ditu garatutako jarduketak eta lortutako emaitzak neurtu ahal izateko.
14. artikulua.Elkarren arteko europar finantzaketa eta babesa.
14.1.Diru laguntza emango zaien proiektuak Europako Batasunak aurreikusitako helburu, arau eta egintzei egokitzen zaizkien neurrian, jarduketa horiek EBri aurkeztuko zaizkio, finantzaketan parte har dezan.
14.2.Ekintzak, Europako Erkidegoko arauetan azaldutako definizio eta jarraibideen arabera egin behar dira, eta zehazkiago Europar Batzordearen 2000ko uztailaren 28ko 185/2000 zk. Araudikoak, zeinaren bidez 1.260/1999 zk. Araudia aplikatzeko xedapenak ezartzen baitira, Egiturazko Fondoen bitartez finantzatutako eragiketen gastuak finantzatzeari dagokionez.
14.3.Foru dekretu honen onuradunek, elkarren artean finantzatutako jardueretan, berariaz adierazi beharko dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuaren eta Europar Batasunaren laguntza jaso izana.
15. artikulua.Euskararen erabilera.
2004ko martxoaren 8ko 21/04 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera esparruan hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duenak, 8.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, onuradunek diruz lagundutako beren jardunaren bitartez sortutako agerpen publiko orotan euskara erabili beharko dute.
Xedapen indargabetzailea.
Indargabetu egiten da 2003ko martxoaren 11ko 8/03 Foru
Dekretua, Informazioaren eta Jakintzaren Gizartean Enplegua Sustatzeko Programa,
bizi guztiko prestakuntza bitartekotzat hartzen duena, arautzeko oinarriak
onartzen dituena, bai maila bereko edo beheragoko gainerako xedapenak ere foru
dekretu honen aurka dauden zatietan.
Amaierako lehen xedapena. Dekretuaren garapena eta aplikazioa.
Ahalmena ematen zaio Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuko foru diputatuari Foru Dekretu hau ongi garatu eta aplikatzeko behar diren xedapenak eta egintzak emateko.
Amaierako bigarren xedapena.Indarrean jartzea.
Foru Dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Donostia, 2004ko ekainaren 1a.
DIPUTATU NAGUSIA,
Joxe Joan Gonzalez
de Txabarri Miranda.
GIZA ESKUBIDEETARAKO, ENPLEGURAKO
ETA GIZARTERATZEKO
DEPARTAMENTUKO
FORU DIPUTATUA,
María del Carmen Marín Guruceaga.
(5700) (5439)
I. ERANSKINA
2004. urterako Enplegu Programetako laguntzen deialdia.
1. artikulua.Aurrekontua, egitasmoa eta kontusaila.
Foru Dekretu honen bitartez emango diren diru laguntzak 1.0820.200.481.00.05 kontusailetik ordainduko dira. Kontusailaren hasierako kreditua 2.842.766,75 eurokoa da, eta kopuru hori handitu edo txikitu egin dezake aldaketaren zenbatekoaren arabera horretarako eskumena duen organoak.
2. artikulua.Eskabideen aurkezpena.
Plan honetarako eskaerak aurkezteko epea 2004ko irailaren 30ean bukatuko da.
3. artikulua.Proiektuak hasteko data.
Foru Dekretu honek xedatutako laguntzak jasotzen dituzten proiektuek 2003ko urriaren 30etik aurrera hasita izan behar dute; edonola ere, proiektu horiek, zati batean edo osatasunean, 2004. urtean gauzatu beharko dira.
4. artikulua.Proiektuak egiaztatzeko epea.
Proiektuak egiaztatzeko epea 2005eko azaroaren 30ean amaituko da.
4. artikulua.Ebazpena.
Foru Dekretu honen 10.2 artikuluan ezarritakoaren kalterik
gabe, 2004ko ekitaldirako prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko epea
gehienez ere hiru hilabetekoa izango da.
5. artikulua.Diru laguntzen kopurua.
Diru laguntzen eta portzentaien zenbatekoak foru dekretu
honetako 6. artikuluan adierazitako hautatzeko irizpideen eta Europako Batasunak
2003an enplegurako emandako eta Kontseiluak 2003ko uztailaren 22an hartutako
jarraibideen arabera zehaztuko dira (197 L, 2003/08/05ekoa).