

1.- Bakarrik bizi diren
pertsonek osatutakoa.
2.- Ezkonduta edo egoera parekidean
dauden pertsonek eta senidetasun lotura dutenek osatutakoa. Dena den,
ondorengo egoeretan bizi direnak ere salbuespenez onartuak izan daitezke
unitate bezala:
- Tratu txarrak pairatu dituztenak.
- Beren kargura adingabeak dituztenak.
3.- Lotura horiek ez eduki arren,
aldi baterako bizileku horretan bizi diren pertsonak.
| Gehienezko zenbateko Kide kopuruaren arabera | Hilabete | Urte | OE osagarria HILABETEA (Zenb.finkoa) | OE osagarria URTE (Zenb.finkoa) |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 585,82 | 7.029,84 | 0,00 | 0,00 |
| 2 | 752,25 | 9.027,00 | 6,65 | 79,8 |
| 3 | 818,82 | 9.825,84 | 14,26 | 171,12 |
| 4 | 832,13 | 9.985,56 | 88,73 | 1.064,76 |
| >=5 | 832,13 | 9.985,56 | 132,18 | 1.586,16 |
1.- Eskaera eguna baino URTEBETE
lehenago, elkarbizitzako unitate ekonomiko bereizia osatzea. Ondorengo
hauek ez dute baldintza hori bete behar:
- Beren kargura adingabeak edo minusbaliatuak dauzkatenek.
- Ezkonduta edo egoera parekideetan daudenek.
- Ezkontza edo izatezko bizikidetasuna hautsi eta unitate
berria osatu dutenek, baldin eta unitate berri horri ez bazaio pertsona
gehiagorik eransten.
- Unitate berria gurasoak, tutoreak edo ordezkariak
hiltzean osatu dutenek.
2.- Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan urtebete lehenagotik erroldatuta egotea.
3.-Baliabide ekonomikoetan muga jakin batera ez iristea.
4.-Adina: 23 urte baino gehiago
izatea. Ondorengo hauek ez dute baldintza hori bete behar:
- Beren kargura adinduak edo minusbaliatuak dauzkatenek.
- Guraso biak hilda, umezurtz geratu direnek.
- Etxeko tratu txarren biktima izan direnek
- 6 hilabete lehenagotik ezkonduta edo egoera parekideetan
daudenek.
Udaletxeko gizartekintzako zerbitzuetako bulegoan.