

1.- Gipuzkoan erroldatuta eta bizitzen egotea.
2.- 3 urte baino gehiago edukitzea.
3.- %33 edo gehiagoko ezintasun maila eduki eta, baremo berezien arabera,
garraio kolektiboa hartzeko eragozpenak edukitzea.
4.- Etxebizitzatik kanpora joateko ezinduak ez egotea. Onuradun izan daitezke,
era berean, zentro batean pentsio erdiko erregimenean daudenak edo bertan
bizitzen egon eta urtean gutxienez hamar asteburutan kanpora joan behar
dutenak.
5.- Beste organismo batek emandako izaera eta xede berdineko eta zenbateko
berdin eta gehiagoko prestazio edo laguntzarik ez izatea.
6.- Ondoko irabazi mailarik ez gainditzea:
a.- Onuraduna bakarrik bizi bada, indarrean dagoen Lanbide
arteko Gutxieneko Soldataren %70.
b.- Ezkontidea edo seme-alabak baditu bere kargura,
maila, Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren %100 mugatzat hartuz.
c.- Famili unitate baten mende dagoenean, kide bakoitzeko
%10ean igotzen da maila, onuraduna kenduta, %100 mugatzat hartuz, guraso
eta anai-arreben irabaziak kontatu ondoren. Inoiz ere ez dute gainditu
behar Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren %100.
Udal gizarte zerbitzuetako bulegoetan.