Xedea
60 urtetik gorako pertsonei Oinarrizko Errenta osatzeko ematen zaien diru
laguntza.
Zenbatekoak 2007
Zenbatekoa aldatu egiten da elkarbizitza unitateko kide kopuruaren arabera, Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren ehuneko bat bermatuz. Osagarriaren zenbatekoa da elkarbizitza unitateko kide jakin horretarako Oinarrizko Errentak bermatzen duen kopuruaren eta aurreikusitako Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren ehunekoaren arteko aldea. Beraz, kide batez osatutako elkarbizitza unitateari %100 bermatzen zaio, 2 kidekoari %133, 3 kidekoari %146, 4 kidekoari %159 eta 5 edo kide gehiagokoari %159.
Urtean hamabi ordainketa izaten dira. Honela, 2007 urterako:
| 1 |
0 |
0 |
| 2 |
6,65 |
79,8 |
| 3 |
14,26 |
171,12 |
| 4 |
88,73 |
1.067,76 |
| 5 edo gehiago |
132,18 |
1.586,16 |
Eskakizunak eta eskabideak
- Oinarrizko Errenta jasotzen duten elkarbizitza unitateak izatea.
- Eskubidearen titularra 60 urtetik gorakoa izatea.
- Eskubidearen titularra Oinarrizko Errenta jasotzen duena bera da eta prestazio
hori jasotzeko eskubidea izateak osagarri hau ere jasotzeko eskubidea dakar,
berariaz eskatu behar izan gabe.
Araudia
2002ko apirilaren 30eko Diputatuen Kontseiluaren erabakia.