Xedea
Giza eskubideak, enplegua eta Gizarteratzeko Departamentuaren prestazioen
onuradunei laguntza osagarria ematea.
Zenbatekoa
- Kotizatu gabekoen pentsioa (KGP) jasotzen dutenak: 51,33 euroko 14 ordainketa,
pentsioaren zenbatekoari begiratu gabe.
- Minusbaliatuak Gizarteratzeko Legeko Gutxieneko Sarrerak Bermatzeko Laguntzaren
eta Ongizate Fondoko pentsioaren onuradunak: 143,43 euroko 14 ordainketa.
Baldintza eta eskabideak
Baldintzak:
- Kotizatu gabekoen pentsioaren, Minusbaliatuak Gizarteratzeko Legeko
Gutxieneko Sarrerak Bermatzeko Laguntzaren edo Ongizate Fondoko pentsioaren
onuradun izatea.
- Oinarrizko Errenta jasotzen duen unitate ekonomiko batekoa ez izatea.
- Gizarte Segurantzaren prestazioei edo kotizatuen prestazioetako osagarriei
ez uko egitea.
Eskabideak:
Ez da eskaerarik egin behar. Eskubidea onartu eta prestazioa ordaindu
ofizioz egiten dira
Lege esparrua
- 18/2000 FORU DEKRETUA, martxoaren 14koa, pentsioak eta subsidioak jasotzen
dituztenentzat banakako dirulaguntzak ezartzen dituena.
(2000ko
martxoaren 24ko 58 zk. GAO)
- 2000ko ekainaren 12ko 288 Foru Agindua.