

OINARRIZKO
ERRENTA (OE)
Baliabide ekonomikorik gabeko elkarbizitzako unitate ekonomiko berezien
oinarrizko beharrak asetzea zuzendua dago, beste baliabide ekonomiko batzuen
osagarria eta janari xedeko laguntza da.
KOTIZATU
GABEKOEN PENTSIOA (KGP)
Oinarrizko premiak beteko dituen zenbateko baten aldizkako ordainketa
da, gutxieneko bermearen modalitatekoa, beste diru sarreraren bat edukiz
gero ziurtatutako gehienezko kopurura arte ordainduko baita. Bi mota daude:
erretirokoa eta baliaezintasunekoa.
GIZARTE
ONGIZATEKO FUNTSEKO PENTSIOA (GOF)
Oinarrizko beharrei aurre egiteko aldizkako ekarpen ekonomiko bat da.
GARRAIO
LAGUNTZA - EGL (Ezinduak Gizarteratzeko Legea))
Xedea %33 edo gehiagoko ezintasun maila eduki eta garraio publikoak hartu
ezin dituzten pertsonei garraio gastuak ordaintzeko diru laguntza ematea
da.
OSASUN
ETA FARMAZIA LAGUNTZA - EGL (EZINDUAK GIZARTERATZEKO LEGEA)
Xedea %33 edo gehiagoko ezintasun maila dutenei zuzendutako mediku zerbitzu
(medikuntza orokorra, espezializatua eta tratamendu mediko-kirurgikoa)
eta farmazia prestazioak (dohainik emango diren botika ugari), beste bide
batetik zerbitzu hauetara eskubiderik ez dutenean.
BANAKAKO
DIRU LAGUNTZA
Giza Eskubideak, Enplegua eta Gizarteratzeko Departamentuaren prestazioen
onuradunei laguntza osagarria ematea (KGP, GOF eta EGL).
OINARRIZKO
ERRENTAREN OSAGARRIA
60 urtetik gorako pertsonei Oinarrizko Errenta osatzeko ematen zaien diru
laguntza.