ZERTARAKO
Gizarte Larrialdietako Foru Zerbitzua sortzearen asmoa da bitarteko bat eskaintzea udaletako gizarte zerbitzuen arreta orduetatik kanpo gertatzen diren larrialdietarako: egoeraren araberako larrialdiak, norbanakoenak, eta famili nahiz gizarte larrialdiak.
HELBURUAK
· Arreta eskaintzea gizarte
babesik gabeko egoeretan, hau da, erasandako pertsonak edo familiak jakin badakien
ustekabeko gertaera batek eragindako egoeretan arreta eskaintzea. Eman beharreko arreta berehalakoa eta saihestezina da, egoera larriagotu ez dadin, edota erasandako pertsonari edo familiari kalte handiagorik eragin ez diezaion.
· Arreta eskaintzea
arrazoi naturalengatik edo probokatuengatik aurrez sumatu ezineko gertaera batek eragindako egoeretan, pertsona edo kolektibo multzo bati erasaten dion gertaera batek, alegia.
HARTZAILEAK
1. Erasoak edo tratu txarrak jasandako edozein pertsona.
2. Baliabiderik edo familiaren laguntzarik gabe abandonatutako pertsonak.
3. Ohiz kanpoko eta larrialdiko egoeragatik bizilekua aurkitzeko arazoak dituztenak.
4. Osasun arazoekin zerikusian gizarte babesik gabe daudenak.
5. Larrialdietako beste zerbitzu batzuek aldez aurretik arreta eskainitako gizarte eta familiaren babesik gabe daudenak, berehalako gizarte erantzun baten beharrean daudenak.
EZ dira gizarte larrialditzat jotzen:
· Aurreikusitako kasuetan jasotzen ez diren egoerak eta lehendik abian hasitako espedienteak dituzten erabiltzeek azaldutakoak (adibidez: ospitale bateko gizarte langile batek emandako senda-agiriak).
· Bortitz, mozkor edo antzera egoteagatik larrialdiko edo oinarrizko arretako beste zerbitzu batzuek utzitako edo arreta eskaini gabeko pertsonak.
· Arreta eskaintzea beren baliabideak dituzten pertsonei, beste zerbitzu batzuek edo badauden beste protokolo batzuek arreta eskainitakoei eta larrialdiko mendetasun tratamendua behar dutenei (esaterako, psikiatrikoan edo larrialdiko ospitalean sartzea).
· Berariazko baliabideak dituztenak (esaterako: adingabeak).
EGINKIZUNAK
· Berehalako diagnostikoa eta orientabidea.
· Lagun egitea.
· Eskura dauden baliabideen berri ematea, publikoak nahiz pribatuak izan.
· Txosten teknikoak prestatzea esku hartzen duten administrazioentzat.
· Komunikazioa erraztea ofizialak ez diren beste hizkuntza batzuetan.
· Genero indarkeria edo sexu delituak gertatzen direnean, tokian bertan zaintzea, eta gero laguntza zerbitzuetara eramatea, hango tramiteak egiteko.
· Eskaera edo premia berrien behatoki lana egitea.
ZERBITZUA ESKATZEKO
Telefonoz:
943224411 edo
112
Posta elektronikoz:
urgsociales@gipuzkoa.net
ARRETA ESKAINTZEKO ORDUAK
Udaletxeetako gizarte zerbitzuak abian ez dauden orduetan:
Lanegunetan 15:00etatik 08:00etara
Larunbat eta jaiegunetan egun osoan