menu nagusirako sarbidea
edukirako sarbidea
Gipuzkoako Foru Aldundiaren web gunearekin lotzen duen irudia.Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuaren logotipoa. Orri nagusirako lotura

gizarteratzea:

 

arreta pertsonalizatua

 
- generoko bortxakeriaren biktimak

ETXEKO TRATU TXAR EDO/ETA SEXU-ERASOETAKO BIKTIMEI zuzendutako arreta zerbitzua

ZER DIRA ETXEKO TRATU TXARRAK?

Ondorengo egoeraren bat jasan edo ezagutzen al dut?

Emakumeek beren senar, bikote edo senargaiaren eskutik behin eta berriz jasaten duten edozein eraso fisiko, psikologiko, sexual edo beste motakoa, beren askatasun eta eskubideak urratu eta ondorio larriak sortzen dizkiena.

TRATU TXAR MOTAK

Tratu txar fisikoak.

Halabeharrez gertatu ez diren eraso fisikoak, senide batek behin eta berriz zertuak, kalte fisikoa eta ezinbestez psikologikoa eragiten dutenak eta pertsonaren askatasuna urratzen dutenak.

Tratu txar psikologikoak.

Desbalorazio, umilazio, hitzezko eraso, gizarte-isolamendu, mehatxu eta abar eragiten dituen ekintza oro. Senide batek behin eta berriz burutuak dira, eraso fisikoz edo horrelakorik gabe ager daitezkeenak eta biktimari kalte psikologikoa eragiten diotenak. Eraso fisikorik ez badago zailagoa da frogatzen. Horrelako bortizkeria erabiltzeak biktimaren oreka psikologikoaren suntsipena ekarri ohi du.

Etxeko tratu txarrak sexu-erasoaz.

Horrelakotzat hartzen dira bikote barruan gertatutako sexu-erasoak, bortizkeriaz edo larderiaz zertuak biktimaren sexu-askatasuna errespetatu gabe, uneoro erabilgarri dagoen sexu-objektutzat hartzen da-eta biktima.

SEXU-ERASOAK

Sexu-erasoa.

Pertsonaren sexu-askatasunaren aurkako portaera, indarra edo larderia erabiliz zertua, edo botere-posizio batez baliatuz sexu-harreman bat inposatzen diona beste pertsona bati, azken honen borondatearen aurka joanez.

Sexu-abusua.

Beste pertsona baten sexu-askatasunaren aurkako ekintzak, bortizkeriarik edo larderiarik gabe zertuak eta kontsentimendurik ez badago.
Kontsentimendurik gabeko sexu-abusutzat hartzen dira honakoak: Beste pertsona hori 13 urtez azpikoa denean, edo adimen-asalduraren bat badu edo gauzak ulertzeko ahalmenik gabekoa bada, edo biktimaren askatasuna hertsatzen duen nagusitasun nabarmeneko egoera batez baliatuz lortzen denean kontsentimendua.

Sexu-jazarpena.

Sexu-izaerako faboreak eskatzen direnean, norberarentzat edo hirugarren batentzat, lan, irakaskuntza edo antzeko bateko nagusitasun-egoera batez baliatuz, modu esplizituan edo inplizituan adieraziz biktimari kalte bat eragiteko asmoa, aipatu lan, irakaskuntza edo antzeko esparruko harremana dela-eta biktimak izan ditzakeen zilegizko itxaropenei dagokienez.

ZER EGIN DEZAKET LARRIALDI EGOERATAN? NORA JO DEZAKET?

SOS DEIAK

Tel. 112
Faxa: 943447904

ALDUNDIKO GIZARTE LARRIALDIETAKO ZERBITZUA

Udaletxeetako gizarte zerbitzuak abian ez dauden orduetan:
Lanegunetan 15:00etatik 08:00etara
Larunbat eta jaiegunetan egun osoan
Tel. 943224411

Zure osotasun fisikoa arriskuan baldin badago...

Ostalaritzako establezimendu batean aldi baterako ostatu emango dizute, doan.

Laguntza juridikoaren berri emango dizute.

Etxeko indarkeriaren biktimentzako ofiziozko txanda. Tf.: 652 779 043 (24 ordu)

Udaletako gizarte zerbitzuetan...

Los Udaletako gizarte zerbitzuetan. informazioa eta laguntza eskainiko dizkizute eta zure kasuaren segimendua egingo dute. Eta udal zerbitzuetan ezin badizute horrelakorik eskaini, haien ordez Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuko Gizarteratze eta Enplegu Zuzendaritzak lagunduko dizu.
Tfnoa: 943112688 / Faxa: 943112623
E-maila: pastiazaran@gipuzkoa.net

Informazio gehiago nahi izanez gero:

ALDUNDIAREN ZERBITZUAK ETXEKO TRATU TXARREN ETA SEXU ERASOEN KASUETARAKO

ALDUNDIKO GIZARTE LARRIALDIETAKO ZERBITZUA

Zerbitzu hau sortzearen asmoa da bitarteko bat eskaintzea udaletako gizarte zerbitzuen arreta orduetatik kanpo (lanegunetan 15:00etatik 08:00etara, larunbat eta jaiegunetan egun osoan) gertatzen diren larrialdietarako: egoeraren araberako larrialdiak, norbanakoenak, eta famili nahiz gizarte larrialdiak.
Tel. 943224411

LARRIALDI EGOERETARAKO OSTATUA

Ostalaritzako establezimenduetan , ostatua aldi baterako eta doan, etxeko tratu txar larriko egoerei erantzuteko.

Zerbitzuaz baliatzeko: Aldundiko Gizarte Larrialdietako Zerbitzua , SOS DEIAK edo udaletako gizarte zerbitzuak.

LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA

Laguntza psikologikoa emateko, hitzarmen bat izenpetu dute Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuak eta Gipuzkoako Psikologoen Elkargoak.

Azalpena

Tratamendu terapeutiko espezifikoak dira, bizikidetzaren eremuan edo afektu harremanen eremuan tratu txarrak hartu eta/edo sexu askatasunaren kontrako ustezko delituak jasan dituztenei eta orobat erasotzaileei zuzenduak.

Onuradunak

  - Tratu txar fisikoen biktimak
  - Tratu txar psikologiko edo psikikoen biktimak
  - Sexu askatasunaren kontrako delituen biktimak
  - Erasotzaileak

Prestazioak

  - Aztertzea eta baloratzea. Hasierako diagnostikoa da, eta aztertua biktima den eta tratamendua eskaintzea komeni den jakiteko egiten da.
  - Tratamendu terapeutikoa. Gehienez 18 saio, 45/60 minutukoa bakoitza (aparteko kasuetan, saio gehiago egin daitezke).

Finantzaketa

Zerbitzua doan da onuradun guztientzat.

Eskaera

Udaletako gizarte zerbitzuen bidez.

Harremanak

Pilar Astiazaran
Tfnoa.: 943112688
Faxa: 943112623
E-posta: pastiazaran@gipuzkoa.net

Datu estatistikoak

ARAUDIA ETA PLANAK

18KO 45/04 FORU DEKRETUA

2004ko maiatzaren 18ko 45/04 Foru Dekretua, bizikidetzaren eremuan tratu txarrak hartu eta/edo sexu askatasunaren kontrako ustezko delituak jasan dituztenentzako Laguntza Psikologikoko Programa arautzekoa (103 zk. GAO, 2004ko ekainaren 2koa).

2003ko uztailaren 31ko Legea

2003ko uztailaren 31ko Legea, etxeko indarkeriaren biktimak babesteko agindua arautzekoa (183. BOE, 2003ko abuztuaren 1ekoa).
   - Etxeko indarkeriaren biktimak babesteko aginduaren ezarpenerako protokoloa.
   - Babesteko agindua eskatzeko eredua

205/2005 Errege Dekretua

2005ko otsailaren 25ko 205/2005 Errege Dekretua, behar ekonomiko bereziak eta enplegu bat aurkitzeko zailtasunak dituzten langabetuentzako 2005erako gizarteratzeko errenta aktiboaren programa arautzen duena ( 49 zk BOE 2005/02/26).

4/2005 LEGEA, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa

Abenduak 28ko 1/2004 Lege Organikoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko Neurri Integralei buruzkoa

Etxeko tratu txarren eta sexu erasoen biktima diren emakumeentzako laguntza hobetzeko erakunde arteko akordioa.

Etxeko tratu txarren biktima diren emakumeentzako segurtasun plana (2002-2004).

Gizarte zerbitzuen eremuan, etxeko indarkeriaren biktimak babesteko aginduaren eraginkortasuna bermatzeko koordinazio protokoloa.

Etxeko indarkeriaren eta sexu erasoen biktimentzako laguntza juridikoaren zerbitzua eta ofiziozko txanda sortzeko akordioa.


Emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren foru plana.

© 2004 Gipuzkoako Foru Aldundia · Lege OharraGipuzkoaNETeko logoa. web gunerako lotura