

Iraunkor xamar kalean bizi diren pertsonak aurkitzeaz eta haiei laguntzeaz arduratzen da, informazioa eta laguntza eskaintzen dizkie eta haien egoeraren jarraipena egiten du. Gizarteratzeko beste baliabideak eskuragarriago izan ditzaten da helburua.
Eguneko zentroak edo topalekuak dira. Profesionalek lagunduta, jarduera jakin batzuk egiten dituzte, gizarteratzeko prozesuak arintzea helburutzat hartuta. Aterpe eguneko zentroak gizarte-jangela ere badu.
Hamakak eskaintzen zaizkie gaua non igaro ez dakitenei.
Gizarteratze prozesuak arintzea helburutzat hartuta, tailer horietan alderdi pertsonalak (autoestimua, hazkunde pertsonala, harremanak) eta ohiturak (lanekoak, sozialak) lantzen dira.
Epe luze batean (urte eta erdi batez beste), ostatu eta mantenua eskaintzen zaizkie, luzaroan egoera horretan bizi direnei eta, horregatik, hondatu xamar daudenei.
Epe motz batean (hilabete batean) ostatu eta mantenua eskaintzen zaizkie etxegabeei, bakoitzaren egoera diagnostikatu eta zein gizarte baliabide komeni zaion aztertu eta erabakitzeko.
Batez beste sei hilabete irauten duen tratamendu integrala eskainiz, gizarteratzeko ibilbidea prestatzea da helburua. Ahalegin eta konpromiso handiak eskatzen zaizkie bizimodu arautuagoa egin nahi duten pertsona horiei.
Gizarteratzeko ibilbidea egin dutenei, laguntza pertsonalizatua emanez gizartean sartzen laguntzea da helburua.
RAIS
Topaleku- San Bartolomé, 27
20007 Donostia
Tfnoa: 943467967
Faxa: 943467967
E-posta: donostia@rais-tc.org
Cáritas
Bulego nagusia:Salamanca pasealekua, 2 behegaina
20003 Donostia
Tfnoa: 943440744
Faxa: 943424816
E-posta: idazkari@caritasgi.org
http://www.elizagipuzkoa.org/caritas/
Aterpe jangela
Elvira zipitria, s/n - Donostia
Tfnoa: 943430388
EMAUS
Bulego nagusia: Jose Elosegi etorbidea, 271
20015 Donostia
Tfnoa: 943454573/943287846
Faxa: 943473239
E-posta: fundacion@emaus.com
Larratxo Fundazioa - Rekalde Etxea aterpetxea
Larratxo pasealekua, 17 behea
20017 Donostia
Tfnoa: 943393038/ 943396294
Faxa: 943396096
Abegi - Abegia Etxea
Emperador, 7 behea
20400 Tolosa
Tfnoa: 943304074