menu nagusirako sarbidea
edukirako sarbidea
Gipuzkoako Foru Aldundiaren web gunearekin lotzen duen irudia.Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuaren logotipoa. Orri nagusirako lotura

gizarteratzea:

 

arreta pertsonalizatua

 
- InfAsis zerbitzua

INFASIS, informazio eta laguntza zerbitzua GAYENTZAT, LESBIANENTZAT, TRANSEXUALENTZAT, BISEXUALENTZAT ETA HORIEN SENIDE NAHIZ ADISKIDE INGURUNEKOENTZAT

DESKRIBAPENA

Informazio eta laguntzako InfAsis zerbitzua, Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuak eta Euskal Herriko Gay eta Lesbianen Elkartearekin izenpetutako hitzarmenari esker eskaintzen da.

Zerbitzuak helburu hau du: izate homosexuala normalizatzea eta, aldi berean, beren sexu joera edo genero identitatea desegokiro bizi dutenei babesa eta laguntza ematea.

HARTZAILEAK

Homosexualak eta transexualak

Bere sexu joera edo genero identitatea desegokiro bizi duelako, informazioa, aholkua edo lagunartea behar duen edonor.

Gizarte eta famili ingurunea

Laguntzea bai familia-ingurune gertuenekoei (aitari, amari), inorentzat izatekotan horientzat izan ohi baita kezka eta gatazka iturri seme-alaben izate homosexuala, eta baita gizarte-inguruneko gertuenekoei ere (anai-arrebei, lagunei, ezkontideari...). Informazioa eta laguntza ematea da auzia, arrotz eta moldagaitz egiten zaien egoera horretara egokiro hurbil daitezen.

Beste kolektibo batzuk

Zerbitzuaz baliatzea eska lezaketen kolektiboak: ikastetxeak, astialdiko taldeak...

Kasu bereziak

Irakasleak, lan munduko jendea, seropositiboak, transexualak.

ZERBITZUAK

Informazioa

Legeei, sexu osasunari, aisialdiari, astialdiari eta abarrei buruzkoa.

Dokumentazioa

Interesatuta daudenen eskura dokumentu bilduma bat jarriko da (liburuak, aldizkariak, prentsa, bideoak, hemeroteka...). Dokumentu horietan, lesbianismoa, homosexualitatea, sexu aniztasuna, homosexualitatearen historia, sexu psikologia eta beste gai batzuk jorratzen dira.

Harrera

Zerbitzu honen eginkizun nagusia da aintzat hartu eta bideratzea gayek, lesbianek eta transexualek izaten dituzten itxaropenak eta galderak zentroarekin eta/edo beste homosexualekin lehen aldiz harremanetan jartzen direnean. Ondoren, zerbitzu honetatik zentroko beste zerbitzuetara bideratuko litzateke jendea, eskaeren arabera.

Orientabidea

Zerbitzu honetan laguntza eta orientabideak eskainiko zaizkie beren sexu joerari buruz zalantzak dituztenei, barneko nahasmenduak itota daudenei eta beren sexu joera desegokiro bizi dutenei. Laguntza eta orientabideko zerbitzu hori lehen mailakoa izango da. Hartaz, beste bide batzuk jorratuko dira laguntza profesional bereziagoa behar den kasuetan.

Elkar Laguntzako Taldeak (ELT)

Helburua da talde giro bat sortuz laguntzea arazoak elkarri adierazten, norberaren izate homosexualaren edo generoz gaindiko identitatearen inguruan izandako gatazkez eta bizipenez ohartzen eta larritasun ohikoenak argitzen.

FINANTZAKETA

Zerbitzu hau Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuak finantzatzen du.

HARREMANAK

GEHITU
Arrasate 51, 33. esk.
20005 Donostia
Tfnoa.: 902 200 096
Faxa: 943 468 516
E-posta: info@gehitu.net
www.gehitu.net

© 2004 Gipuzkoako Foru Aldundia · Lege OharraGipuzkoaNETeko logoa. web gunerako lotura