

Gizartean marjinaturik edo bazterturik bizi diren baina normalkuntza prozesu bat hasi duten familietan esku-hartzeko programa bat da. Gizartean laguntzeko programa honen bitartez, familia bakoitzarekin lan egiteko plan bat jartzen da martxan, eta Foru Aldundiko Gizarteratze eta Enplegu Zuzendaritzak, Udaleko gizarte zerbitzuek eta Iniciativa Gitana elkarteak parte hartzen dute.
Gizartean laguntzeko programaren osagarria da, eta, behar den kasuetan, bitartekari lan bat egiteko pentsatua dago, hain zuzen ere familiaren eta hezkuntza, gizarte, lan, osasun eta kultura alorreko erakundeen artean.
Programa honen helburua da beharra duten adingabeei halako trebetasun sozialak eta heziketa alorrekoak ematea eta gurasoei guraso eginkizuna betetzeko gaitasuna ematen saiatzea.
Prestakuntza eta alfabetatze mailako ikastaroak emateko programa da.
Honen bitartez, gizarte zerbitzuetan ari diren langileei ijito kultura eta beste gutxiengo etnikoetakoa ezagutzen eta ulertzen laguntzei zaiei, hartara kasuan kasu komeni den esku-hartzea ongi bidera dezaten.
Mons pasealekua, 94 behea
20015 Donostia
Tfnao: 943297203
Faxa: 943297203
E-posta: igdonosti@terra.es
Salamanca pasealekua, 2 behegaina
20003 Donostia
Tfnoa: 943440744
Faxa: 943424816
E-posta: idazkari@caritasgi.org