Egonaldi jakin baterako harrera etxeak dira. Helburua da
erantzutea bai larrialdi egoerei (epe motzeko egonaldiak) bai gizarteratze
prozesuei (epe ertain eta luzeko egonaldiak). Izan ere, gizarteratze prozesuetan
aldi luzeagoak behar izaten dira esku-hartze programen helburuak betetzeko.
Epe MOTZEKO egonaldiak
Doan dira, hilabete batekoak gehienez, eta mementoko premia handi baten
ondoriozko LARRIALDIARI aurre egiteko dira (tratu txarrak, abandonuak, familiako
liskar larriak, babesik eza...). Egonaldian diagnostiko bat egiten da harrera
etxean hartu denaren egoerari buruz, ondoren harekin lan egin ahal izateko.
Baliabide hori erabili ahal izateko, osasun zentroetara, SOS Deiak-era,
Ertzaintzara edo udaletako gizarte zerbitzuetara jo behar da.
Epe ERTAIN eta LUZEKO egonaldiak
Baliabide hori erabili ahal izateko, udaletako gizarte zerbitzuetara jo
behar da kasu bietan. Onuradunek %75 arte ordaindu ahalko dute bere diru-sarreren
arabera.
Epe ERTAINEKO egonaldiak
Harrera etxean hartutakoari ostatu eta mantenua ematen zaizkio sei hilabetetan
batez beste. Gizartean marjinatuta edo/eta baztertuta dauden eta jarraipenaren
nahiz esku-hartzearen beharra duten pertsonen edo familien gizarteratze
prozesuak errazteko dira.
Epe LUZEKO egonaldiak
Harrera etxean hartutakoari ostatu eta mantenua ematen zaizkio urte eta erdian
batez beste. Ez etxerik ez famili laguntzarik izan ez eta gizarte-arazo
kronikoak dituztenei laguntzen zaie, horien jarraipena eginez eta prozesua
gainbegiratuz.