gizarteratzea:
arreta pertsonalizatua
Gizartean baztertuta eta marjinatuta dauden
edo egoteko arriskuan dauden pertsonentzat dira arreta pertsonalizatuko
zerbitzuak. Pertsona horiek eskuharki
kolaboratu eta ahalegintzea da baldintza.
Udal gizarte zerbitzuekin eta erakunde itunduekin elkarlanean, Giza Eskubideetarako,
Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuak baliabideen sare bat sortu
du, ez bitartekorik ez laguntzarik ez duten pertsonen gizarteratzea bultzatzeko
eta gipuzkoar gizartean baztertuta beste inor gera ez dadin lortzeko.
Zehatzago esanda, ondorengo hauek dira arreta pertsonalizatuko zerbitzuen
hartzaileak: · Generoko bortxakeriaren
biktimak.
· Etxegabeak.
· Toxikomanoak.
· Inmigranteak.
· Preso ohiak.
· Gutxiengo etnikoetako familiak.
· Askatasun-gabekoak.
· Sexu joera edo identitate transexuala
dela eta, diskriminatuta daudenak.
· Familia, lana, prestakuntza eta
asistentzia bateragarri egitea.
Harremanak
Gizarteratze eta Enplegu Zuzendaritza Nagusia
- Gizarteratze Atala
Zarategi pasealekua 99, 3º
20005 Donostia
Tfnoa: 943112688
Faxa: 943112623