menu nagusirako sarbidea
edukirako sarbidea
Gipuzkoako Foru Aldundiaren web gunearekin lotzen duen irudia.Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuaren logotipoa. Orri nagusirako lotura

enplegu programak:

 

elbide

 
- azalpena


Pertsona ezgaituak laneratzeko bidea.

Hartzaileak

Pertsona ezgaituak, adimen atzerapena eta/edo adimeneko gaixotasuna izan eta indarrean dagoen arautegiaren arabera baloratuta daudenak.

Lanean txertatzeko bidea

a) Hezkuntza sistema.
b) Zentro okupazionalak (ZO).
c) Prestakuntzako eta errendimendu baxuko kontratuak (PEB).
d) Enplegu Zentro Bereziak (EZB)
e) Lan guneak.
f) Lagundutako enplegua ohiko ingurunean.
g) Enplegu arrunta.

a) Hezkuntza sistema

Hezkuntza sisteman Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua lortu ezingo duten pertsonak daudela ikusten denean, pertsona horiek Zereginak Ikasteko Gelara (ZIG) eraman daitezke, non eguneroko bizitzarako gaitasun sozialak eta trebetasunak lortuko dituzten, horrela pertsona heldu gisa etapa berriari aurre egin diezaioten eta lan munduko lehen aukerekin lehen hartu-emana izan dezaten.

b) Zentro okupazionalak (ZO).

Bitarteko edo terapia nagusi gisa lanaz baliatzen den zerbitzua (programa), pertsona ezgaituek egokitze psikosomatiko hobea izan eta bizi diren ingurunean hobeto txerta daitezen. Horrelako zerbitzuen helburua da, baita halaber, lantegi berezietan edo ingurune irekikoetan lanpostuak aurkitzea ezgaitu horientzat.

Eskaintzen dituzten zerbitzuak ondoko hauek dira:
   - Lantegi eta etxea bitarteko garraioa.
   - Bazkaria lantegian.
   - Elkarbizitzako giro egokia.
   - Autonomia eta gizartekoitasun maila mantendu edo sustatzeko programak, argi eta garbi lan izaerakoak.

c) Prestakuntza eta Errendimendu Baxuko kontratuak (PEB)

Programa ezberdinak dira, ezgaitasun psikikoa duten pertsonen gizarte eta lan alderdiak lantzen dituztenak, lan munduan erabat txertatzeko. INEMek osatzen du finantzaketa.

d) Enplegu Zentro Bereziak (EZB)

Helburu nagusia ekoizteko lana egitea da, merkatuko operazioetan erregularki parte hartuz eta lan ordaindua edukitzeko helburuarekin, eta, aldi berean, lan sistema irekian (arruntean, normalduan) integratzeko bitarteko ere izatea.

e) Lan guneak

Lan merkatu arrunteko enpresa baten (enpresa laguntzaile baten) eta enplegu zentro berezi baten arteko kontratua da, enpresa haren jarduera arruntarekin zerikusi zuzena duten obra edo zerbitzuak egiteko. Lan hori egiteko enplegu zentro bereziko langile ezgaitu taldea aldi baterako enpresa laguntzailera joaten da.

f) Lagundutako enplegua ohiko ingurunean

Lan garaian, profesional espezializatu batek (lan prestatzaileak) lagundu egiten die pertsona ezgaituei haren laguntza jarraitua izan behar dutenean, lantegi integratzaileetan lan ordaindua hautatu, eskuratu eta hari heltzeko.

Ondoko loturetan pertsona ezgaituak lanean txertatzeko bide osoa irudikatzen da, eta era berean adimen gaixotasuna duten pertsonena ere.

© 2004 Gipuzkoako Foru Aldundia · Lege OharraGipuzkoaNETeko logoa. web gunerako lotura