deskribapena eta helburuak
- Gizartean zailtasunak dituzten pertsonen gizarteratzea
sustatzea, eta horretarako horiek lan-munduan sartzea.
- Lanik gabe dauden biztanleen laneratzeko aukerak hobetzea.
- Gizarte-bazterketari aurrea hartzea eta bizitza
aktiboa luzatzea, egoerara moldatzeko eta aldatzeko aukerak sustatuz
- Gizartean bazterturik dauden pertsonei oinarrizko gizarte-eskubideak eta
prestazioak erabiltzeko bidea ematea.
- Baztertutako pertsonen premia eta arazoetara egokitzen den baliabide-sare
bat antolatzea.
- Premia bereziak dituzten pertsonei eskaintzen zaien arreta
espezializatua hobetzea.
- Talde desberdinetan egin beharreko lanen kalitatea,
koordinazioa eta integrazioa bermatzea.
- Gizarteratze-prozesu horietan biztanleria osoaren
partaidetza bultzatzea.