deskribapena eta helburuak
Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko
Departamentuak bere jardunean erabiltzen dituen oinarrizko printzipioak
hauek dira:
Eskubide-berdintasuna, pertsonei
gizarte-bizitzan eta lan-arloan parte hartzen galarazten dieten mugak gaindituz.
Aukera-berdintasuna herritar
guztientzat, beren arraza, sexua, jatorria edo beste edozein ezaugarri sozial
edo pertsonal alde batera utzita.
Normalizazioa eta gizarteratzea,
gizaki libreen eta beren ingurune fisiko eta sozialaren artean harreman
egokia sortu dadin berdintasunean oinarrituta.