

Goiburukoa hiru zatitan banatuta dago:
- Goiko menua: loturak, harremanak, irisgarritasun jarraibideak eta hizkuntzak
azaltzen dira.
- Eremu korporatiboa logotipoekin: Gipuzkoako Foru Aldundiaren logotipoa
(web gunerako lotura duena) eta Gizarteratze eta Enpleguko Zuzendaritzarena
agertzen dira (lotura horrek web gunearen orri nagusira eramaten du).
- Nabigatzeko menu nagusia: web orrian garatzen diren puntu nagusiez osatua.
Web guneko orri guztietan, orri nagusian izan ezik, kode irakurgarri bidezko
bi lotune jarri dira ikusmen ezintasuna dutenak kontuan izanda. Bi lotune
horiekin zuzenean joan daiteke nabigazioko menu nagusira (goiburuko goiko
menutik eta logotipoen eremutik pasa gabe) edo atal horretako edukiaren
garapenean sar daiteke, nabigazioko menu nagusia alde batera utzita. Horrela
irakurketa softwareak dituzten erabiltzaileek ez dituzte irakurri behar
orri bakoitzean menu nagusian edo orriaren edukian sartu arte errepikatzen
diren elementu guztiak.
Gorputza edo garapena deitzen diogu web gunearen funtsezko zatiari, atal nagusi bakoitzaren azalpen testuak biltzen dituenari. Atal horietako batzuetan goiko azpimenuak aurki ditzakegu, bertan jasotako informazioa atalkatu edo zatitzen dutenak. Horrela lortzen da erabiltzaileek lehen begiratuan edo irakurketan aukera posible guztiak aurrean izatea eta gehien interesatzen zaionera joatea.
Azpiko barra edo "oina" web orriaren itxiera da. Beraz, copyrighta
edo, berriz ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren logotipoa agertzen dira.
Alabaina eta, goiburukoan egin dugun moduan, hemen ere nabigazioko menu
nagusirako lotune bat jarri dugu, irakurketa softwareak dituzten erabiltzaileei
sarbidea errazteko.
Nabigazioa errazten duten sarbide azkarreko teklak jarri ditugu.
Microsoft Windowsen oinarritutako sistemetan
sarbide azkarreko teklak erabiltzeko ALT+ sarbide azkarreko tekla konbinaketa
erabiltzen da (Internet Explorer 4.0, Netscape, Mozilla Firebird) edo
ALT+sarbide azkarreko tekla+ENTER konbinaketa (Internet Explorer 5 edo
goragokoak).
Opera sisteman sarbide azkarreko teklak dira: maiuskula
tekla+Esc.
MacOS sistema eragilean oinarritutako sistemetan CONTROL+sarbide
azkarreko tekla konbinaketa erabili daiteke.
d: deskribapenera joan.
p: prestazio ekonomikoetara joan.
g: gizarteratzera joan.
e: enplegura joan.
b: berrietara joan.
a: agendara joan.
z: baimendutako zentroetara joan.
s: lotuneetara joan.
Web guneko lotura gehienek azalpen bat dute title atributuaren bidez. Halaber, irudi guztiek azalpen txiki bat dute alt atributuaren bidez.